Astigarragako establezimenduetan kontsumitzeko deskontu bonuen kanpaina abian da

  • Udalarekin adostuta, Astikoren web-orrian (www.astiko.eus) erosi ahal izango dira abenduaren 14tik 31ra
  • Oraingoan, bonuek % 25eko deskontua izango dute; herritarrak % 75 ordainduko du

Astigarragako deskontu bonuen hirugarren kanpaina hastera doa. Astigartarrek abenduaren 14tik 31ra bitarte erosi ahal izango dituzte herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-establezimenduetan kontsumitzeko bonuak. Oraingo honetan, % 25eko deskontua izan dute bonuek; bonuaren balioaren % 75 ordainduko du herritarrak.

Kanpaina Astiko elkarteak eta Udalak antolatu dute, eta bonuak elkartearen web-orrian erosi ahal izango dira: www.astiko.eus. Erabiltzeko epea, baina, luzeagoa izango da: 2022ko otsailaren 28ra arte hartuko dituzte establezimenduek.

 35 establezimenduk parte hartuko dute

Astigarragako bonuen hirugarren kanpaina honetan 35 establezimenduk parte hartuko dute: 10 merkataritzakoak dira, 14 ostalaritzakoak, eta 11 zerbitzuetakoak.

Aurreko edizioetan bezalaxe, lau bonu-mota izango dira aukeran: 10, 20, 50 eta 100 eurokoak. Establezimendu bakoitzak erabaki du zein bonu-mota eskaintzen dituen.

COVID-19ak sortutako kalteei aurre egiteko sortua

2020ko itxialdiaren ondoren, COVID-19ak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko sortu zuen deskontu bonuen kanpaina Astigarragako Udalak. 2020an bi edizio izan ziren, eta herrian izandako arrakasta ikusita, hirugarren bat egitea proposatu zion Astiko elkarteari.

Erakundearen eta elkartearen artean adostuta, Astiko elkarteak kudeatu du hirugarren edizio hau, eta horretarako, Udalak diru-laguntza gehigarria eman dio.

Aurreko albistea
Astiko elkarteak irudi eta webgune korporatibo berriak aurkeztu ditu
Hurrengo albistea
Gaztetxoek zein helduek gozatzeko moduko Gabonak antolatu ditu Astiko elkarteak
Menua