Astiko Elkarteak eta Astigarragako Udalak 2026rako hitzarmen berria sinatu dute

Guztira, 37.500 euroko dirulaguntza jasoko du Astikok aurtengo ekitaldian. Hemendik aurrera, presentzia digitala hobetzeko bidelaguntza zerbitzua bere gain hartuko du elkarteak.
Horrekin batera, Astikok orain arteko lan-ildo nagusiei jarraipena emango die. Hain zuzen, sektorea indartzea Astigarragako merkatarien eta ostalarien lankidetza sustatuz, elkarteari ikusgarritasun eta hedapen handiagoa emanez, herrian kontsumitzen dutenak fidelizatuz eta herriko merkatari eta ostalariak formatzen jarraituz.
