Astikok doan banatuko ditu jaietako zapiak uztailaren 17tik aurrera

Aurten ere, Astiko Elkarteak Santio jaiei ekarpena egin nahi izan die, eta horretarako, jaietako zapiak doan banatuko ditu. Uztailaren 17tik aurrera, Astigarragako hainbat establezimenduk bezeroen artean banatuko dituzte zapiak, izakinak agortu arte.

Ekimen honekin batera, Astikok jasangarritasunaren aldeko mezua zabaldu nahi izan du. Elkarteak gogorarazi du azken urteotan milaka zapi banatu direla, eta beraz, herritar askok horietakoren bat etxean izan dezaketela. Hori dela-eta, aurreko urteetako zapiak dituztenek horiek berrerabili ditzaten animatu nahi izan ditu.

Keinu txiki horren bidez, Astikok Santio jai jasangarriagoak sustatzen lagundu nahi du, material berrien kontsumoa murriztuz, eta era berean, jaiei egiten dion ekarpenari uko egin gabe.

100 ta 100, berrehun! Aupa Astiarra!

Aurreko albistea
Astiko Elkarteak eta Astigarragako Udalak 2026rako hitzarmen berria sinatu dute