KONEKTATU KOMERTZIO TXIKIAREKIN

KONEKTATU KOMERTZIO TXIKIAREKIN

Astiko Elkarteak KONEKTATU KOMERTZIO TXIKIAREKIN kanpaina aurkeztu nahi du. Kanpaina honekin, Astigarragako establezimenduetan erostera edo kontsumitzera animatu nahi ditugu astigartarrak. 

Kanpaina azaroaren 11n hasi zen lehen fase batekin, eta azaroaren 22an eman diogu hasiera bigarren faseari. Lehenengo fasean, herriko txoko ezberdinetan Wifiaren irudiak eta gakoak jarri genituen, herritarren artean jakinmina sortzeko. Eta bigarren fase honetan mezu argi batekin gatoz: Konekatuta komertzio txikiarekin, ¡tú eres la clave! 

Bigarren fasea aktibatzearekin batera, jolas bat proposatu nahi diegu herritarrei. Kanpaina honetarako propio diseinatutako Astigarragako merkatarien, ostalarien eta zerbitzuetako profesionalen kromo-bildumari dagozkion kartak gaurtik aurrera hasiko gara banatzen establezimenduetan. Kromoen kopuru zehatz bat lortzean, oparitxo batzuk banatuko ditugu:

  • 5 kromo ezberdinekin, kartera bat.
  • 12 kromo ezberdinekin, botila.
  • 15 kromo ezberdinekin, motxila bat.
  • Eta 15 kromo eta urrezkoa edo 20 kromo ezberdin lortzen dituenak, aterki bat jasoko du.

Opariak agortu arte banatuko dira. Animatu eta osatu bilduma osoa, 44 kromo dira! 

Kanpainaren diseinu osoa elkarteko bazkideek egina da: kromoak Astigarraga Tattoo-ko Eva Vicedok egin ditu, eta gainontzeko diseinuak, aldiz, Biokcom enpresak.

PDF-a deskargatu!

Aurreko albistea
Beti Goxo