Astiko Gara

Astigarragako merkatari, ostalari eta zerbitzu-emaileen elkartea

Astigarragako establezimenduek osatzen dute Astiko elkartea. 2008. urteko maiatzaren 5ean sortu zen, bertako merkatari, ostalari eta zerbitzu-emaileen ekimenez. Urte osoan zehar, herriari bizitza emateko hainbat ekimen eta jarduera antolatzen dituzte.

Sektorearen interes komunak defendatzea helburu

Sorreratik, ondorengoak izan dira elkarteren helburuak:

  • Elkarte barruan dauden kideen interes ekonomikoak, profesionalak, sozialak eta kulturalak babestu, ordezkatu, kudeatu eta sustatu.
  • Hobekuntza sozialak eta ekonomikoak lortzea elkarteko kideentzat, behar diren ekintzen bitartez.
  • Elkarteko kideak trebatzeko ikastaroak etengabe antolatu.
  • Bitartekari lana betetzea eta erakunde eta agintarien aurrean zerbitzuaren hobekuntza lortzea.
  • Sustapen-ekintzak eta kanpainak antolatzea elkarteko kideentzat.

ASTIKO GARA

MERKATARI, OSTALARI ETA ZERBITZU-EMAILEAK

Jarri gurekin harremanetan eta egin
ASTIKOko kide.