Astigarragako Udalak eta ASTIKO merkatari, ostalari eta zerbitzu establezimendu elkarteak hitzarmen berria sinatu dute. Hitzarmen honen bidez, Astiko elkarteak 25.000 euroko dirulaguntza jasoko du.
Orain arteko ibilbideari jarraipena ematea da 2023rako Astikok duen asmoa: Astigarragako merkatari eta ostalarien elkarlana sustatuz sektorea bera indartzea, elkarteari ikusgarritasun eta zabalpen handiagoa ematea, eta herrian kontsumitzen dutenak fidelizatzea.
Horretarako, arrakastatsuak izan diren zenbait ekintza egiten jarraituko du elkarteak: Guztion Azoka deskontu-bonuak, zozketak, opariak… Horrekin guztiarekin batera, erronka berri bat dute 2023rako: Astiko elkartea gazteengana hurbildu nahi dute, eta horretarako, zenbait ekintza berezi egitea aurreikusi dute.