GaurkoTek

Gaurkotek

GaurkoTek

Harremanetarako informazioa

  • Helbidea: Nabarra oñatz 7, behea 2. 20115 Astigarraga
  • Telefonoa: 623 10 20 76
  • Posta elektronikoa: gaurkotek[arroba]gmail.com
  • Ordutegia : Aldez aurretik hitzordua eskatuta (WhatsAppez , telefonoz edo edo emailez)
  • Instagram: @gaurkotek
  • Facebook: @gaurkotek
  • Webgunea: www.gaurkotek.com

 

GaurkoTek

GaurkoTek

Robotikaren eta teknologiaren inguruko tresnak sustatu eta eman nahi dizkiegu haur eta gazteei, etorkizunean beharko dituzten lengoaietara eta inguruneetara ohitzeko. Taldean lan eginez, akatsak egin ondoren jarraitzen ikasiz, sormena lagunduz… era dibertigarri eta askotarikoan.

 

GaurkoTek

Historia

Irakaskuntza bokazioa amankomunean dugun hainbat pertsona gaztek (tira, jada ez horren gaztek) osatzen dugu GaurkoTek. Egunero gozatu egiten dugu, bai irakatsiz eta baita ikasleengandik ikasiz ere. Traste eta tramankuluak geure kabuz aztertu eta ulertzen ikastea beti gustatu izan zaigu eta horrela teknologiaren alde didaktikoena ezagutzeko aukera izan dugu. Gainera ez dugu uste tekonologia joku eta ohitura tradizionalekin bateraezina denik. Mendira joatea, hondartzan eguna pasatzea, lagunekin geratzea, kirola egitea… ikaragarri gustatzen zaigu, baina baita teknologia eta honek eskaintzen digun aukera mordoa ere.

Hori dela eta jarri dugu abian GaurkoTek. Bai teknologiaren erabilera ganorazko, arduratsu eta mugatua txiki-txikitatik ikasteko aukera eskaintzeko, bai askoaz argiago ikusarazteko era teorikoegian ikasi ezkero arrotz eta zail egin ohi zaizkigun hainbat kontzeptu. Irizten dugu txikitatik tresna egokiak erabiliz gerora askoz errazago uler daitezkeela hizkuntza, logika, matematika eta konputazioarekin lotutako hainbat eduki (sintaxia, geometria, oinarrizko ofimatika eta kontularitza, etab.).
GaurkoTek osatzen dugun langileok esperientzia zabala dugu haurrekin lanean. 7 urtetik gora eman ditugu eskolaz kanpoko ekintzak, jardunaldiak, iraupen motz eta luzeko kanpamenduak, etab. antolatzen, teknologiaren inguruan esperientzia polit eta aberasgarriak eskaintzen erabiltzaile eta bezeroen beharretara ahalik eta hoberen egokitzen saiatuz betiere.

Zentzuzkoa iruditzen zaigu ondorioztatzea hainbat alor ezberdinetan ondo moldatzen ikasi ezkero, etorkizunean maila pertsonal eta profesionalean positiboki garatzeko aukerak askoz ere handiagoak izango direla. Horrenbestez, argi izan dugu hasieratik robotika eta bideojoku-sorkuntza soilik eskaini beharrean GaurkoTek-ek 3D-ko diseinua, irudi eta bideo edizioa (‘youtuber’ bihurtuko al da agian ikasleren bat?), esperimentu elektrikoak eta disziplina anitz lotzen dituzten proiektu irekiak ere eskaini behar zituela.
Gure jomugetako bat ahalik eta publiko zabalenera iristea denez, formatu ezberdinetara egokitzeko ahalegina egiten dugu beti, eta beharrezkoa denean, neurrira eginiko zerbitzuak eskaintzen ditugu.

GaurkoTek

Zerbitzuak

  • Formatu eta iraupen desberdineko ikastaroak egiten ditugu, hala nola ikasturte osoan eskolaz kanpoko ikastaroak ikastetxeetan eta gure akademian LH1etik DBH4ra, ikastaroak Gabonetan eta Aste Santuan 3-5 egunetan eta udalekuak udan.
  • Gainera, inguruko ikastetxeekin lan egiten dugu irakasleei prestakuntza eskaintzeko eta ikasleei 2-4 orduko tailer laburrak egiteko, robotikan eta teknologian sartzeko.
  • Urtebetetze edo ezkontza festa bat girotzeko eta txikienen aisialdiaz arduratzeko prest gaude. Eskaera pertsonalizatuei erantzuten diegu.
  • Online proiektuak abiaraztear gaude. Egutegi finkorik gabeko prestakuntza, non bakoitzak bere erritmoan aurrera egin ahal izango duen, bideo formatuko tutorialetan oinarrituta.
  • Gure ikasle guztientzako lehiaketa bat lantzen ari gara, aurrerago mundu guztiari zabalduko dioguna.

Eskerrik asko, Mikel!

Aurreko albistea
Amalei Estetika Zentroa
Hurrengo albistea
GauTOPA