Eingou Ikasgunea

Eingou Ikasgunea

Siempre delicioso

Harremanetarako informazioa

  • Helbidea: Tranbia Ibilbidea 3 (bajo)
  • Telefonoa: 606 888 129
  • Posta elektronikoa: eingou.asti@gmail.com

  • Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 12tatik 13h-tara eta 15.30-tatik 20h-tara. Larunbat eta igandeetan: itxita

HISTORIA:

Eingou ikasgunean lehen hezkuntza eta unibertsitate bitarteko ikasketa errefortzua eskaintzen dugu (LH, DBH eta Batxilergoa). Grosen eta Astigarragan kokatutako bi zentru dira, zeinetan guraso, irakasle eta ikasleen arteko harremana, gertutasunean eta konfiantzan oinarritzen den.

Ikasleei beren hezkuntzan laguntzeko betidanik izan dugun premiak, proiektu hau aurrera eramatera animatu gintuen. Proiektu indibidual gisa hasi zen arren, bakoitzak bere ekarpena erantsiz, EINGOU filosofia indartzeko aukera ikusi genuen. 


EINGOU filosofia gure lanaren sustraia da. Lan honetan parte hartzen dugun guztion helburua, “egingo dugu” da.

Oinarri horiek lortzeko hainbat gauza hartu behar dira kontutan, denek baitute hezkuntzarekin zer ikusia: 

Batetik, alderdi pertsonalean barneratuko gara:

  • Ikaslearen izaera
  • Ikaslearen beharrak
  • Bere uneko egoera (familia, lagunak…)
  • Gogoetak….

Bestetik, alderdi akademikoa arakatuko dugu:

  • Zein gaietan behar dute laguntza?
  • Zerren beharra du gai bakoitzean?
  • Ikasteko berezko zailtasunak: TDA, TDAH, etb.
  • Eskolan zer esaten dute behar duela?

Guzti horrekin ikaslearen jarraipena, antolaketa eta bakoitzari dagokion ikasketa teknika egokitua ezartzea oso garrantzitsua dela uste dugu. Batzuetan, gurasoekin elkarrekintza areagotzea ezinbestekoa izaten da, eta bestetan horretaz gain, ikastetxeko irakasleekin  kontaktua mantendu behar izaten da.

 Horrela, ikaslearentzat egokiena den metodologia aplikatuko da, ikasketa teknika propioak eta laguntza klaseak nolakoak izango diren erabakiko delarik.

Eingou Ikasgunea


Hori da gure lau ikas-metodo desberdinen zergatia:

  • Ikasgunea
  • Taldegunea
  • Bakarkako klaseak
  • On-line klaseak

Gure Astigarragako taldea Maider Etxeberria-k eta Maialen Sarasola-k osatzen dute, Garazi Intxausti-ren kolaborazioarekin.

Edozein behar akademikoaren aurrean profesionaltasunez erantzuteko gai gara gure esperientzia eta formakuntzari esker:

Maider Etxeberria, GOI MAILAKO DELINIATZAILE PROIEKTISTA eta INGENIERITZA MEKANIKOAN graduatua (EGA-C1 Euskara eta aisialdiko begirale tituloa).

Maialen Sarasola, INGENIERITZA ELEKTRONIKOAN Y FISIKAN graduatua (EGA-C1 Euskara, FIRST-B2 ingelesa eta aisialdiko begirale tituloa).

Garazi Intxausti, MAGISTERITZAN graduatua (EGA-C1 Euskara eta B1 ingelesa).

 

Eingou Ikasgunea

GURE ZERBITZUAK

Taldegunea

Irakasleak taldean emango ditu eskolak berariaz antolatutako ikasgaien gainean. Teoria eta praktika uztartuta, egutegi eta ordutegi finkoa izango dute saioek. Irakasgaiaren arabera, astero, ordu kopurua finkatuko da.

Ikasgunea

Ikasleek eskolako lana lantzeko aukera izango dute ikasgunean; bertan, zalantzak argituko dituen irakaslea izango dute. Metodologia horrekin lan pertsonalizatua bultzatu nahi dugu, beti, kontuan izanik pertsona bakoitza unibertso txiki bat dela.

Bakarkako klaseak

Ikasleak edukiak  irakasle batekin lantzeko aukera izango du, bakarka. Irakaskuntza espezifikoa eskainiko diogu ikasleari, bere beharretara egokitutakoa.

Online klaseak

Aukera hau beste edozein metodologiarekin konbinatu daiteke. Gaiak eta zalantzak etxetik argitzeko aukera eskeintzen dugu bertan.

Eingou Ikasgunea

Eingou Ikasgunea

Eingou Ikasgunea

¡Eskerrik asko Maider eta Maialen!

Aurreko albistea
KONEKTATU KOMERTZIO TXIKIAREKIN
Hurrengo albistea
Goazen astigarragako neskak!