Eros ezazu Astigarragan
deskontu bonuekin
NOLA ERABILI?
Sartu Astikoren web-orrian
Aurrerantzean www.astiko.eus webgunetik erosi ahal izango dituzu Astigarragako establezimenduetan kontsumitzeko deskontu bonuak. Erositako bonuaren % 80 besterik ez duzu ordainduko; gainontzeko % 20 Astikok eta Udalak jarriko dute, elkarlanean. Bonuak erosteko epea azaroaren 22tik abenduaren 31ra bitarte luzatuko da, baina 2023ko otsailaren 28ra arte erabili ahal izango dituzu. Azkar ibili, guztiak agortu aurretik!
Erosi bonuak online
Lau bonu-mota dituzu aukeran: 10, 20, 50 eta 100 eurokoak. Establezimendu bakoitzak erabaki du zein bonu-mota eskaintzen dituen. Establezimendu bereko bonu bat baino gehiago eros ditzakezu erosketa bakarrean. Aldiz, bi establezimendu ezberdinetako bonuak ezin dira erosketa berean erosi. Bi establezimendutako bonuak erosteko, bi erosketa eta bi ordainketa egin beharko dituzu.
Zure lehenengo erosketa bada, zure kontua sortzeko datuak bete behar dituzu. Kontua lehenagotik sortua badaukazu, saioa hastearekin nahikoa da. Ordainketa kreditu txartelarekin egin behar duzu.
Erabili establezimenduan
Bonua dagokion establezimenduan erabili beharko duzu. Ez duzu inprimatu beharrik, mugikorretik erakutsi ahal izango duzu. Zure kontuan erositako bonu guztiak izango dituzu eskuragarri; gainera, erosi ondoren, mezu elektroniko bidez jasoko duzu.
Eman begiratu bat
salgai dauden deskontu bonu guztiei
Astigarragako merkatari, ostalari edo zerbitzu-emailea zara?
Egin ASTIKOko kide eta deskontuak eta promozioak egiteko aukera izango duzu.