Harremanetarako informazioa
- Helbidea : Auspero, 7 kalea (atzealdean dagoen lokala). Astigarraga
- Telefonoa : 943 55 55 55
- Posta elektronikoa : info.astigarraga[arroba]astigarragaconsultores.com
- Ordutegia: 8h30 a 13h00 – 15h00 a 18h30
- Webgunea: www.astigarragaconsultores.com
Astigarraga Consultores
Finka administrazioa, Gestoria administratiboa, higiezin zerbitzu orokorrak.
Historia
Jatorria 1998 urtean, Tomas Alba 13 kaleko bulegoan (egun, MAPFRE-ren bulegoa) duen, Astigarragan 25 urteko esperientziadun enpresa gara.
2005 urtean Auspero 7ko (atzealdean) behe solairuan, gaur egungo bulegora aldaketa egin genuen, lokal bat denez, gure bezeroei hobeto artatzeko aukeraz gain, bilera gela bat daukagu non normalean erkidego bilerak egiten ditugun.
6 pertsonez osatutako talde gazte bat gara, bik fisikoki, Irungo beste delegazioan lan egiten dute.
Taldean lan egitea gustatzen zaigu eta bezeroek gure dedikazioa eta profesionaltasuna azpimarratzen dute. Lanak ahalegin haundiz egien ditugu, bizilagunen arazoak gureak balira bezala konpontzen saiatuz.
Berezitasun moduan, Erkidegoak kudeatzeko erabiltzen dugun plataforma dugu, paper kontsumoa aurreztu eta gure produktibitatea handitzeko mesedetan, Erkidegoen dokumentazioa aipatutako plataforman zintzilikatzen dugu, non jabekide bakoitzak edozein momentuan, erabiltzaile eta pasahitz bidez hau guztia kontsulta dezakeen.
Kudeaketa administratiboei dagokionez, Astigarragako bizilagunei ibilgailuen transferentzia ugari egiten dizkiegu, eta hauen errenta aitorpenak ere aurkezten ditugu. Horrez gain, herriko zenbait profesional autonomo eta merkataritzen kontabilitate eta zergak ere kudeatzen ditugu.
Astigartar askok, beraien jabetzen (etxebizitza, garaje,…) alokairu edo salerosketak egiteko kontsultak ere egiten dizkigute.
Izapide eta kudeaketa guztiak, elkargo profesionalen babespean egiten ditugu, non etengabe prestatzeaz gain, ematen ditugun zerbitzuei, sinesgarritasuna eta segurtasuna ematen diete.